GORPUTZAREN ATZEAN

Tragedia digital bikoitza

Diziplinarteko lan bat literatura eta arte digitalean

https://www.instagram.com/polux_xulop/

Martxoaren 6an zuzenezko estrainaldia Alondegia- Azkuna Zentroan
Loraldia Festibala 2024
1. Loraldia Sormen Digigitala Beka.
Aktorea: Ainhoa Artetxe
Dantzaria: Izarne Oyarzabal
Ekoizlea: Patxi Azpillaga
Eszengrafia: Koldo Jonnes
Zuzendaritza: Josu Rekalde
#gorputzarenatzean #loraldia #arte garaikidea @katixagirre @rekaldejosu

2050. urtetik aurrera ohikoa bihurtu zen denok biki digital bat edukitzea, erreplika birtuala, ingurune digitalean gizakiaren itxura, jokaera eta are kontzientzia imitatutako zuena. Xulop biki digital horietako bat da. Polux bere giza originalarekiko lotura eten egin da. Datu ugari galdu ditu, baina badu bere aurreko bizitzaren oroimenik. Ezerezean galdu nahi ez eta bere giza originalaren bila abiatuko da, bere bizitzaren zentzuaz eta norabideaz hausnartzen duen bitartean.

Gorputzaren atzean dabil Xulop. Baina gorputzaren atzean, zer dago? Arima? Proiektu hau hainbat diziplina artistiko uztartuko dituen dispositibo bat izango da, zuzeneko dantza, antzezpena, ahotsa eta musika, aurretik grabatutako ikus-entzunezko proiekzioekin nahastuko duena.

Ikuskari-artefaktu digital honetan Xulopen istorioa kontatuko da. Xulopen bidaia gorputzaren bila. Non da Polux? Zer da orain Xulop? Memoria hautsia? Zer da Pulox bera? Mamua? Gorputzaren atzean zer dago? Arima? Zuzeneko ikuskarian dantza, antzezpena, ahotsa, musika eta ikus-entzunezko proiekzioak uztartuko dituzte.

Istorio bera Interneteko formatuan ere eskuragarria izango da, bideo sorta baten bidez. Baita sare sozialetan ere presentzia propioa izango du.

@katixagirre @azkunazentroa
@rekaldejosu

#Loraldia #LoraldiaFestibala #10Loraldia #2024Loraldia

::Es::

GORPUTZAREN ATZEAN

Un trabajo interdisciplinar entre la literatura y el arte digital

6 de marzo, 19:30, Azkuna Zentroa

Guión: Katixa Agirre

Director artístico y autor de vídeos: Josu Rekalde

Bailarina: Izarne Oyarzabal

Actriz: Ainhoa Artetxe

Productor: Patxi Azpillaga

Una tragedia digital

En este espectacular-artefacto digital se contará la historia de Xulop. El viaje de Xulop en busca del cuerpo. ¿Dónde está Polux? ¿Qué es ahora Xulop? ¿Memoria rota? ¿Qué es el propio Pulox? ¿Fantasma? ¿Qué hay detrás del cuerpo? ¿Alma? En su visión en directo combinarán danza, representación, voz, música y proyecciones audiovisuales.

La misma historia será también accesible en formato internet a través de una serie de vídeos. También tendrá presencia propia en las redes sociales.